XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.1. - ERREAKZIO-ABIADURA.

Erreakzio kimikoaren abiadura edo azkartasuna modu ezberdinez adieraz daiteke.

Zenbait ikerketatan erreakzio-produkturen baten x kontzentrazioa neurtu ohi da denbora pasatu ahala, eskematikoki 1. irudiko a kurbak adierazten duen bezala.

Une jakin batetako abiadura, momentu horretan kurbak duen maldatik, dx /dt, atera daiteke.

Kontzentrazioaren unitateak mol /l direla suposatuz, abiaduraren unitatea mol /l.s. izango da.

Produktuaren kontzentrazioa (x) / Erreaktiboarena (c) / hasierako abiadura / a kurba / Hasieran / abiadura / b kurba / 1. irudia.

Erreaktiboen kontzentrazioa ere erabil daiteke erreferentzia bezala, eta orduan b kurba izango genuke.

Orain maldak, dc / dt, zeinu negatibokoak dira eta abiadura definitzeko momentuan kontutan izatekoa da.

Abiadura beraz: -dc / dt, ez baitu zentzurik abiadura negatiboak definitzeak.

Erreakzio kimiko baten abiadurak, definituta dagoen arauera, balio numeral ezberdinak izan ditzake.

Eman dezagun adibidez, erreakzio hau: .

Erreakzionatzen duen nitrogeno molekula bakoitzetik 3 molekula hidrogeno agertzen dira eta 2 molekula amoniako formatzen.

Hiru erreakzio-abiadura defini daitezke: (...).